Benetan, kokoteraino nago eskoletan programazioa derrigorrezko gisa eman beharko litzatekeela entzuteaz. Etorkizunerako ezinbestekoa izango dela. Etorkizunean ere ezinbestekoa izango da jatea, eta ez dut inor ikusten ogia egiten ikasi behar dutela esaten.

Utzi umeak bakean hazten.

Batzuek lur hartzen duzuenean joko duzuen ostia izugarria izango da... snob batzuk zaretela konturatzen zarete?

(Zenbat eta hobe programatzaileek filosofia ikasi izan balute, adibidez.)

@desertorea Ba ez nago ados zurekin. Neurri batean ulertzen dut zure kritika, teknologia, Internet eta ordenagailuei garrantzi gehiegi ematen zaiela eta horiek gabe ere bizitzen ikasi behar dela esan nahi duzula pentsatzen dut. Eta horrekin ados egon naiteke...

@desertorea Baina kontua da teknologia horiek egunero erabiltzen dituztela gero eta txikiagotatik, eta azkenean egiatan teknologia-enpresak direla haurrak (geroko helduak) erabiltzen dituztenak. Horregatik irakatsi behar zaie ahalik eta gehien teknologiaz, ongi eta era kritikoan erabiltzen jakin dezaten. Beharbada hori esan nahi zenuen filosofiarenarekin. Baina nik benetan uste dut teknologia gehiago irakastea dela modua hori lortzeko.

@desertorea Hau da, teknologia eta programatzen irakatsi nahi izatea hori delako etorkizuna, garrantzitsuena... hori ez, baina bai teknologiaz modu egokian eta kritikoki baliatzen jakiteko. Uste dut helburua konpartitzen dugula, baina horretarako bidean zuk diozu ez dela teknologia edo programazioa irakatsi behar eta nik baietz.

@desertorea Edozein modutan, teknologia edo IKTak irakatsiko ez balira edo kurrikulumean egongo ez balira beste eztabaida bat litzateke. Baina kontua da badaudela eta ordu asko direla, eta ordu horiek irakasten dena (ofimatika, nabigatu...) irakasteko erabiltzea (neurri handi batean irakasleen mugengatik) estupidoa da.

@desertorea Matematikako urteetako ordu guztiak kalkulagailua erabiltzen irakatsiko balitz bezala da, edo lenguakoak boligrafoa erabiltzen. IKTko ordu horiek benetako informatika (hardwarea, programazioa...) emateko baliatu beharko lirateke, esan bezala jantziagoak egon daitezen horiek egoki erabiltzeko.

@desertorea Eta ez dakit zergatik diozun "utzi umeak bakean hazten", berez tortura bat izango balitz bezala. Teknologia, programazioa edo robotika klase bat batzuei ez zaie gustatuko baina beste batzuei bai, beste edozein ikasgai bezala.

@desertorea Azkenik, ni ez naiz horretan aditua eta ezin dut argudiatu edo defendatu, baina askori irakurri diet programazioa irakastea garrantzitsua dela pentsaera logikoa edo konputzaionala garatzen laguntzeko, eta hori gaitasun interesgarria dela arlo askotarako.

@ileturia aupa Igor, irakurri ditut zure mezuak eta funtsean ados gaude. Uste dut nire mezua irakurtzean gaizki ulerturen bat egongo dela.

Bi gauza garrantzitsu daude nire mezu horretan: programazioa eta derrigorrezkoa. Noski teknologia irakatsi behar zaiela, nik ez dut kontrakorik esan. Baina, teknologia erakusteko ez zaie erakutsi behar programatzen. Gidatzen ikasteko autoaren mekanika erakutsi behar izan ez ziguten modu berean.

@ileturia zenbait zehaztapen egingo nituzke, hori bai.

Diozu:

Baina kontua da teknologia horiek egunero ..., eta azkenean egiatan teknologia-enpresak direla haurrak ... erabiltzen dituztenak.

Eta noski ados nagoela, biana:

Baina kontua da elikagai horiek egunero ..., eta azkenean egiatan azukre-industriak direla haurrak ... erabiltzen dituztenak.

Eta oraindik ez dut inor ikusi erabat suminduta esaten nutrizionismoa _derrigorrez_ irakatsi behar zaienik (ikasgai baten gai bat).

@ileturia zerk egiten du, milaka programatzaileren (eta ez hezitzaileren) buruan programazioa hain berezia? Erakutsi diezaiogun teknologia, ados. Zer moduz sistemen administrazioa, edo sareen muntaia, edo segurtasun auditoretza, edo robotika, edo...?

Niretzako bere lana besteenen gainetik jartzen duen programatzaile horrek, snob baten definizio perfektua da.

Eta horregatik idatzi dut:

...kokoteraino nago eskoletan *programazioa* derrigorrezko gisa eman beharko litzatekeela entzuteaz...

@desertorea Bai, bai, ulertu dizut, "programazioa" eta "derrigorrezkoa" da ados ez zaudena. Eta, berriz diot, nik uste dut baietz, bereziki kontuan izanda zenbat ordu dedikatzen zaizkien IKT delakoei soilik gailuak eta zerbituzak (nagusiki enpresa jakin batzuenak) erabiltzen irakasteko (berez eta erraz ikasten direnak bestalde). Ordu horiek probetxuzko gauzak irakasten baliatu beharko lirateke.

@desertorea Eta zurekin ados nago, ez da izan behar soilik programazioa, aipatu dituzun guztiak (sareak, segurtasuna, robotika, sistemak...) eta gehiago ere (hardwarea, datu-baseak...) eman daitezke eta eman beharko lirateke. Baina puntualizazio batzuekin:

@desertorea
- Neurri batean, @zital-ekin ados nago programazioa beharbada unibertsalagoa dela
- Adin batzuetan sareak, sistemen administrazioa eta beste batzuk konplikatuagoak izan daitezke, programazioa edo algoritmika ikasteko badaude moduak txikitatik (Scratch adibidez)
- Aurrekoan aipatu nuen pentsaera konputazionala garatzearen abantailen kontua ere hor dago

@desertorea Eta analogiei dagokionez, nutrizionismoarena ona da, guztiz ados nago ni ere. Esaten duzu inor ez duzula ikusi hori eskatzen, nik bai eta asko, eta toki askotan martxan jarri da.

@desertorea Beste analogia, gidatzearena, tranpatia dela iruditzen zait. Gidatzen ikasteko jakina ez dela beharrezkoa mekanika irakastea, Google Docs erabiltzen ikasteko programazioa irakastea beharrezkoa ez den bezala. Baina hori al da helburua edo, bereziki gidatzen ikasteko baino ordu askoz gehiago ditugula jakinda, garraioaren inguruko hezkuntza arduratsuago bat ematea (garraio publikoaren garrantzia eta beste, erregai motak, mekanika ere bai, zergatik ez)?

@desertorea Ze bide horretatik (hau da, praktikora jotzea eta benetan erabiliko duguna eta baliagarri izango zaiguna soilik irakastea, gidatzearekin bezala) hezkuntza gehiena soberan dago: matematikan gehi, ken, bider, zati eta kalkulagailua erabiltzearekin nahikoa, hizkuntzetan apur bat irakurtzearekin nahikoa (edo agian hori ere ez da beharrezkoa gaur egun, bideoak edo ahozkoa ulertzearekin nahikoa), filosofia, historia edo natur zertarako...

@desertorea Azkenik, nik uste dut gauza normala dela jendeak bere ogibidea garrantzizkotzat jotzea eta hezkuntzan eman beharko litzatekeela pentsatzea, hala egiten dute ez soilik programatzaileek. Hizkuntzalariek, matematikariek, zientzialariek... denek, eta hori snob izatea bada, ba bueno... Horien guztien atzean ezin da egon asmo ona, hau da, benetan gizartearentzat onena bilatzea?

@desertorea Nik behintzat ez dut hori aldarrikatzen laostia garela uste dudalako, egungo kontestuan beharrezko ikusten dudalako baizik (beste gauza asko bezala, ez soilik informatika edo programazioa).

@desertorea Eta bai, gauza askotan ados gaudela uste dut, eta elkar aurkitu gaitezkeela, iritzia izatea eta gure ikuspuntua azaldu eta argudiatzea onartzen bazaigu, horregatik snob deitu gabe. 😉

@ileturia goizean menditik ibili naiz eta buruari buelta bat eman diot: zergatik ez ote naiz gai izan Igorri azaltzeko buruan dudan hori?

Eta ondorioztatu dut testuingurua falta zaizula. Hau da, ez dakizula zerk bultzatu ninduen snob hitza erabiltzera.

Bada, saiatuko naiz azaltzen.

Ezagun baten mezu bat jaso nuen talde batean, zera zioen (programazioa eskolan eztabaidatzen zeuden): "Euskara bezala, programazioa lau ordu eman beharko lukete eskolan, beste edozein hizkuntza moduan".

@ileturia ni bezain ondo dakizu zenbat akats dauden mezu horretan, ez du azalpen bat ere merezi.

Bada, ez da lehen aldia horrelako bat entzuten/irakurtzen dudala. Eta noski, niretzako esaldi hori snob baten definizio perfektua da (eta beste gauza asko zalantzan jartzeko aukera ematen du).

Ea honekin behintzat ikusten duzun mezuaren zergatia eta nire sumindura, eta bestela... beti ados egotea aspergarria litzateke txo 😜

@desertorea Ados. Programazioa ikasgai bezala eskatzea, urte askoan eta astean lau orduz euskara bezala, nire ustez ez du zentzurik. X ordu dituen IKT edo teknologia ikasgai baten barruan, garairen batean edo batzuetan programazioa ematea da nire ustez egin beharrekoa, Google Docs beharrean.

@ileturia @desertorea @zital berandu iritsi naiz! Kasuen! Dena esanda dago honezkero. Viva zuek!! Hari bikaina.

Jarraitu

@bekereke @ileturia @desertorea @zital

Nik ere interes handiz jarraitu dut mezu-truke hau. Programazioa ez ezik, sareen kudeaketa, sistemak, robotika, elektronika digitalaren hastapenak eta abar erakutsi daitezke jokoen bidez. Hor duzue adibidez @txipi -en Moon jokoa. Tristea dena da informatika ikasgaiaren barruan ms office multzoa eta Googleren aplikazioak erabiltzen erakusten dela soilik....

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea