WhatsApp baztertzeko deia egiten dutenek sarritan aipatzen dute Telegram eta Signal. Zergatik ez #jabber / #xmpp?

@otsokume
Xmpp probatzera noa. Zein bezero edo app dira onenak?

@atxamart
Nik ere Conversations daukat instalatuta. F-Droiden debalde baina Google Playn ordaindu behar da, argi ibili!
Eta Mastodonerako zer erabiltzen duzue? Fedilab darabilt baina penagarri dabil: oso motel, mezuen abisurik ez… insomnio madarikatuarengatik izango ez balitz batek daki noiz ikusiko nituzkeen mezu hauek!
@mikelgs

@otsokume
Ah, nik Fedilab gustura mastodonentzat. Baina notifikazioak ez ditut erabiltzen, ez nintzen ohartu akatsa zuela. Jende askok uste dut Tusky erabiltzen duela.
@atxamart

Jarraitu

@mikelgs @otsokume
Nik ere Fedilab erabiltzen dut baina egia da oso mantso doala eta notifikazioa ez direla heltzen. Gauza da beste instantzietako denbora lerro lokalak irakurtzeko aukera ematen duen bakarra dela, oker ez banago...

@atxamart
Nola? Nirea ez den instantzia bateko denbora-lerro lokala nola begiratu dezaket??
@otsokume

@mikelgs @otsokume

Fedilab-eko menuan -> Antolatu denbora lerroak ->"+" sakatu ->Mastodon instantzia aukera klikatu eta instantziaren izena jarri.

@txikillana
Ni orain arte ez, baina mastodon.jalgi.eus guztia daukat orain eskura! Ze ona!!
@atxamart @otsokume

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea