Duela hiru urte mendi-ibilaldi batean Jaizkibelgo itsas-ertzean harrizko bola handi oso bitxi eta ikusgarri batzuk ikusi nituen. Gaur itzuli naiz, eta mapan eta Wikipedian begiratuta jakin dut paramoudra edo harri-bola izeneko formazio geologiko berezi batzuk direla, eta Jaizkibelgoa munduko kontzentrazio handienetakoa duena eta hobekien kontserbatua dagoena dela! Guztiz ederra eta ikusgarria da, mundu mailan bakana, eta nahikoa ezezaguna dela iruditzen zait.
eu.wikipedia.org/wiki/Paramoud

Jarraitu

@ileturia
Jaizkibel atzealde hori ikaragarri ederra da. Harri-bolak, labetxu... Nerabeak ginenean sarritan joaten ginen kuadrila Erentzinera bainatzera. Beno, Erentzinera... eta Artzuko errotara... eta Maldarranatzera... eta Asturiagara... Zenbat ordu Jaizkibel-Olearsoko kalatan bainatzen!!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea