Creative Commons lizentzien kontra eta @argia​ren kontra beste kazetari batzuen teklatutik nire begietara zuzen-zuzenean heldu diren txioak... adjetibo bat aukeratzea zaila iruditzen zait.

Aste guztirako Twitter enpatzua 🤐

@desertorea @argia CC lizentzien helburua egileari **aurretik galdetu gabe** lan bat erabiltzeko baimena ematea da. Erabili aurretik, ezta ondoren ere, egilea ezertarako kontaktatu behar ez izatean datza nire ustez #CreativeCommons​en xarma!

Bideotxo honetan azaltzen da: invidious.nogafam.es/watch?v=K

Jarraitu

@txopi
Ez dut ulertzen @aiurri ren jarrera, testu bati CC-BY-SA lizentzia eman ondoren @argia k lizentzia horrek ematen dituen eskubideak egikaritzeko aurrez baimena eskatu behar zukela esatean. Edo ez dakite CC lizentzia bat zer den edo maltzur jokatzen ari dira.
@desertorea @argia

@txopi
CC lizentzia soilik Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza lortzeko erabiltzeagatik diot maltzurkeriarena.
Dena dela, ezjakintasunarengatik izan dela sinetsi nahiko nuke, baina akatsa beraiek egin dutela azaldu eta oraindik @argia k albistea partekatu aurretik beraiekin hitz egin behar zutenaz tematzearekin, ba ez dakit zer pentsatu...
@aiurri @argia @desertorea

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea