3 nagusi eta ume 2, tabernan armozatzera; asteburu pasan, imajinatzen dot. Dagokixon zafarrantxua montau dabe: pintxuak, kafiak, esne basua pixkat epelduta, tostadia aguakatiakin - ez dago aguakaterik - bueno, ba tomatiakin, ze pintxo nahi dozu umia, hau ez, beste hori... kamarero paraguayuak kostata baiña adeitsu ulertu eta zerbitzatu dittu danak (berari euskeraz eskatu detse). Umiekin be euskeraz egitten dabe. Halako baten... (1/2)

(2/2)... jarri dira, hasi dira armozatzen, eta ez dira hasten ba, hiru nagusixak, euren artian erderaz? BZO?? Zer da hori: diglosia, hipokresia, autoengainua, klasismo linguistikua?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea