@mrkortabarria ni ere hasiberria naiz eta askoz hobeto konpontzen naiz Tuskyrekin, argiago dago zer den zure lerroa, zer lokala eta zer federatua. Baina beharbada erabiltzaile aurreratuek nik oraindik ezagutzen ez ditudan abantailak ikusiko dizkiote besteari, ez dakit...
@AmaiAsto
Bestela Fedilab probatu https://peertube.eus/w/eWAjxuZXc9viC24gJS74xT
@mrkortabarria
@mikelgs hori berria da niretzat ere, bihar begiratuko dut. Eskerrik asko!
@mrkortabarria
@mrkortabarria @AmaiAsto @mikelgs 2 koma zerbait euro balio ditu Googlen dendan. F-droid delakoan doan duzu. Hemen duzu linka https://f-droid.org/
Nik Fedilab darabilkit. Baina bueno, nire iritziak ez du asko balio, tutak ordenagailuan besterik ez ditudalako irakurtzen. Mugikorrekoa bidalketak egiteko besterik ez dut erabiltzen. Dakidana googleren dendan 4.4 duela.
Hala ere, instalatu Fdroid eta horrela beste aplikazio sorta askotara sarbidea desblokeatuko duzu!
Nik Fedilab erabiltzen dut. Fedilaben onena beste instantzietako denbora-lerro lokalak jarraitu ditzakezula, baina kontran, push jakinarazpenak izateko hirugarrengoen zerbitzuak behar dituzula...