Nire iritziz #patatatortila|ren gakoa, osagaien kalitateaz gain, patatak zatitzeko metodoan datza. Garai batean kubo itxurako zati txikietan mozten nituen. Mandolina erabiliz, fin-fin xerratu ditut ere eta jarraian eskuz puska txikietan zatitu ditut. Kalitatezko patata frijituak (poltsakoak) ere erabili izan ditut. Azkenaldian amaren metodoa erabiltzen hasi naiz: patatak zati txikietan kraskatzen ditut.

Zein da, zuen iritziz, emaitza hoberena ematen duen metodoak?
Jarraitu

@jolaus
Kraskatuz gero olio gehiago xurgatzen dute eta astungoa geratzen da. Baina zuk esan duzun bidetik, gakoetako bat patatak nola frejitu/egosten diren da (eta gero tortila heze ezi lehorra egiten duzun). Baina BENETAKO GAKOA tipula botatzean datza!! 😁

@atxamart @jolaus Nik lehen Jokinek bezala egiten nuen (amaren sistema). Duela pare bat urte Ondarruko Txanpa tabernakoa ikusi eta adoptatu nuen, gehiago gustatzen zait. Labur esanda: patata 3D egitura bat bezala ikusita, X eta Y ardatzetan intzisioak egin, bere luzeraren 9/10etan (azken 1/10a osorik lagata, zatiak eutsi ditzan). Intzisioen ondorioz, makilatxo luze eta meheak geratu daitezela. Azkenik, Z ardatzean zeharka ebaki, zatiak txiki-txiki eginda. Oso bizkorra eta goxoa.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea