Asteburu on!

Badakizue #DeltaChat @delta mezularitza-aplikazio deszentralizatu eta segurua %100 #euskaraz erabilgarri dagoela?

Zalantzarik baduzue, orain webgune ofizialean azalpenak ere euskaraz @desertorea eta @trikutik kideen lanari esker: delta.chat/eu/

Asteburu euritsu hau momentu egokia izan daiteke ezagutu, probatu eta trantsizioa abiatzeko ☺️

#MezularitzaBanatua #Sarebanatuak #SoftwareLibrea #Pizkundea #Euskara

Jarraitu

@fedibertsoa @delta @desertorea @trikutik Delta Chat frogatzen aritu izan naiz baina ez diot abantaila berezirik aurkitzen XMPP edota Matrixen aurrean, eta aldiro ingurukoei mezularitza sistema berri bat aholkatzen ibili behar izateak ez nau bereziki animatzen ere bere aldeko apustua egitera... Biziki eskertuko nuke inork Delta Chat erabiltzearen abantailak azalduko balizkt.

@atxamart @fedibertsoa @delta @trikutik boteprontoan, XMPP eta Matrix ez dira defektuz zifratzen, eta pertsona askorentzat ez da erraza OMEMO gaitzea eta kudeatzea edo Matrix-en zifratze-sistemarekin aritzea. Delta Chat berez zifratzen da, hasieratik, eta kudeaketa guztiz gardena da erabiltzailearentzat. Hots, ez du ezer egin behar horretaz arduratzeko.

support.delta.chat/t/why-choos

adrianperales.com/2026/03/delt

Aipagarria da zerbitzariak ez duela eskatzen baliabide asko (oso gutxi, izan ere).

@atxamart @fedibertsoa @desertorea hepa! Nik erabiltzaile arruntaren ikuspuntutik erantzungo dizut, kontu teknikoak alde batera utzita. XMPP ez dut erabili eta ez dakit, baina Matrix bai eta ez naiz ausartu ingurukoei orokorrean proposatzera. Atzera botatzen duela iruditzen zait. Delta Chat oso erraza gertatzen da, ohituta gaudenaren oso antzekoa, eta polita da (inportantea). Ingurukoei lasai proposatu diet eta orain askorekin erabiltzen dut. Erraz samar zabaldu daitekeela iruditzen zait

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea