Komunitateko kideen eskaerei erantzunez hizkuntza gehiago gehitu ditu @iametza​k bere Libretranslate instantzian

:mastodoneus: Horri esker, une honetan zazpi hizkuntzatatik euskaratu daitezke mezuak Mastodon.eus-en: alemana, frantsesa, gaztelera, galiziera, ingelesa, italiera eta katalana

@axel @admin @iametza erabiltzen duzun Mastodon bezeroaren arabera desberdin egiten da.

Adibidez, #Tusky appean hiru puntutxoak sakatu eta menutik "Translate" (Itzuli) aukera sakatu behar duzu. Gero "Show Original" (Erakutsi Originala) eragiketa desegiteko.

#Moshidon appa erabiliz gero, euskaraz ez dauden bidalketa guztiek "(hizkuntza)-tik itzuli" eta "Erakutsi originala" aukerak dituzte azpikaldean.

Bilatu nola egiten den zurean!

@txopi @admin @iametza aupa tuskyn ez zait agertzen translate opzioa. Zerbait jeitsi behar dut? Eskerrik asko

@axel @admin @iametza nik 26.2 bertsioa dut. Ikusi dudanagatik F-Droiden eta Google Playn bertsio hori dago. Nik ez dut ezer berezirik egin itzulpenaren aukera agertzeko. Agian appa eguneratu behar duzu?

@txopi @axel @admin @iametza Niri ere Axeli bezala gertatzen zait, eta turky 23.0 bertsioa dut. Eguneratzen saiatuko naiz eta...

@txikillana @txopi @admin @iametza ba orain agertu zait tuskyn. Mastodonen agertzen da itzultzeko aukera baina ez dabil.

@txikillana @txopi @admin @iametza. eus kontuan agertzen zait aukera jalgiko kontuan ez. Toota editatzeko aukerarekin berdin 😭

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea