@teketen Inauteria da, Urbeltzek izango du zerbait, begiratuko dut.
@birasuegi @teketen Neguko festak, Animen gauarekin hasi eta Hausterre asteazkeneraino urtaroaren zikloarekin erabat lotutako erritual-segida dira. Frazer-ek Urrezko Abarra lanean emankortasun erritotzat azaldu zituen eta Urbeltzek horri gehitu zion izurriteen kontrako konjuroaren azalpena. Oso sinple azaltzeko, Frazerrena da zabalduen dagoen azalpena zorua makilekin kolpatzean neguan lokartuta dagoen lurra iratzarri eta loratzea bilatzen da, emankorra izatea.
@oaraola @birasuegi @teketen badago hipotesi bat, urtea berrogei eguneko bederatzi arotan banatzearena. Berrogeialdiak ohikoak dira Biblian, adibidez. Neguko solstiziotik 40 egun pasa dira, eta garbiketa eta negutik esnatze jaiak ugariak dira. Begiratu Februus jainkoa, edo Lupercalia.
@oaraola @birasuegi @teketen niri 40 egunekoak nahiko loker utzi ninduen entzun nuenea. Badu zentzu historiko bat (berrogeialdia, Biblian behin eta berriz agertzen den denbora), baina jaien kontzentrazioa ere brutala da horien inguruan:
- Gabonak/Neguko Solstizioa
+40: Kandelario, San Blas, inauteriak, Santa Ageda
+40 (definizioz, inauteriak Aste Santua baino 40 egun lehenago amaitzen dira): Aste Santuko lehen data posiblea = udaberriko ekinokzioa
@oaraola @birasuegi @teketen
+40: Maiatzeko Gurutzea. Maiatza zuhaitza altxatzen da Europako leku askotan.
+40: hemen failatzen du, egun gehiago direlako San Juan / San Pedro tarterako. Baliteke hor hartzea behar diren 5 egun gehigarriak denak bat egiteko.
+40: Abuztu hasiera. Hor jai ugari daude, baina agian uda delako.
+40: Iraileko gurutzea.
+40: Hildakoen gauak eta egunak
+40: Gabonak berriro ere.
@oaraola @theklan @birasuegi @teketen Gauza batzuek ezagutzen nituen baina beste batzuk ez. Oso interesgarria.