Asunak

Oiartzungo Karrika auzoan egun pasan, #flanneurgintza eta #botanika lantzeko tartea izan dut.

Besteak beste, toki berean hiru asun espezie aurkitu ditut loreekin: Asuna (Urtica dioica), Asun borta (Lamium maculatum), eta Asun horia (Lamium galeobdolon).

Gauza txikienekin gozatzen.

#Asunak #iNaturalist #Oiartzun #Artaso #Loreak #Udaberria #52argazki #Xehetasunak

@birasuegi botanika Oiartzunek, horrek oroitarazten dit Ergoinengo bidean bizi zen artista hura, Xabier Iguaran. Duela 10 urte inguru ezagutu nuen, ez dakit zertan dabilen gaur egun.

@ng Bai, sendabelarrekin eta euskara irakasten ibiltzen zen «Todopelos» edo «Jesukristo». Aspaldi ez dudala inon ikusi, urte mordoa izanen du. Pasaia aldean bizi zela ere entzun dut.

@birasuegi nere lankide oiartzuar batek ere "Jesukristo" deitzen zuen. Personai berezia arras, gazterian maoismoaz baita mistizismo kristauaz ere interesatu zela.

@ng @birasuegi Orain Pasai San Pedro zahar egoitzan dago, Covid urtean sartu zen. Osasun arazoak ditu baina hor jarraitzen du. Gaur semearekin joan da etxera bazkaltzera.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea