Jarraitu

@boligorria@mastodon.eus ados berriz ere. Harago joanez eta ETBra jauzi egin duzunez, bigarren katea kendu (audientzia? Bost axola) eta lehen katean eta egungo hirugarrenena indartzera pasa beharko lirateke ahaleginak. Conquis euskaraz, edo bestela, Supervientes ikusi! Eta zurrumurruek kontrako asmoak adierazten dituzte, tamalez (ETB1 zuloa dela...). Bigarren mailako herritar egiten gaitu gure telebista publikoak. Hori da amorrua ematen duen benetako eztabaida.

@bekereke @boligorria kontua sinplea da nire ustez. Erakunde publikoek euskarari hutsaren hurrengo balioa ematen diote (itxurak kenduta), eta herritarrek ez diote behar duen garrantzia ematen, salbuespenak salbuespen. Batzuei bost axola eta beste batzuek lehentasunezko beste zeregin batzuek dituzte.

Politikak eta erabakiak martxan daude

@urtzai @boligorria@mastodon.eus norbaitek ezagutuko ditu egitasmook... Master plan!

@bekereke @boligorria planik ez edukitzea eta arduragabekerian ibiltzea master plan bat kontsidera daiteke?

Inork ardurarik eskatzen ez badizu eta bakean uzten bazaituzte bai ezta?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea