Egun on, Fedibertsoko lagun maiteak. Laguntza behar dut. Kontu hauxe dut mastodon.eus-en eta beste bat pixelfed.social-en. Zera nahi dut, #Pixelfed-en argitaratutako postak automatikoki mastodon-eko kontuan posteatzea. IFTTT bidez nire tootak edo argazkiak Telegrameko kanalera bidaltzea lortu dut, baina Mastodon ta Pixelfed ezin lotu. Bi kontuok lotu ditzaket? Modu egokiagorik dago kudeatzeko bi kontuok -batetik, argazkietarakoa eta bestetik gainontzeko postak-? Mila esker😅!
@ikasares@mastodon.eus hasi zure pixelfedeko kontua jarraitzen mastodonen eta zuk zeuk bertooteatu. Ezkerreko bilatzailean osorik idatzi: @ikasares@pixelfed.social eta jarraitu. Errezena hori. IFTTT zerbitzuan errezeta berri bat egitea bestea.
@ikasares zure kontuaren atom helbidea lortu eta rss bidez jartzen zen mezuaren kopia. Bilatu twitterretik mastodonera norabidean dabiltzan errezetetan eta erreplikatu "that" hori haietan oinarrituta.
@bekereke Errezetetan soilik aurkitu ditut toot-ak txiokatzekoak, baina mastodon helburu dutenik ez. Baten bat ezagutzen? Mila esker zure arreta eta denboragatik
@ikasares hemen duzu eskuliburutxoa adibide batekin. Hau beste zerbitzu batekin egindako proba da, baina mastodonen argitaratzea duenez azken xedes, balioko dizu: https://www.hyperborea.org/journal/2017/12/mastodon-ifttt/
@ikasares iftttzerbitzua erabili beharrean zure bot propios sortu dezakezu eta pixelfeden argitaratzen duzun guztia kontu automatiko horrek argitaratuko du automatikoki: https://shkspr.mobi/blog/2018/08/easy-guide-to-building-mastodon-bots/