@zital @izarkom egia esan nik ez ditut inoiz Izarkomen tarifak ulertu 😳

Jarraitu

Kaixo @rawr

Esaiguzu zein zalantza duzun eta argitzen saiatuko gara Ongi izan!
@zital

@izarkom Lasai, lortu nuen linea bere garaian. Orain zertxobait argiago dagoela iruditzen zait, baina adibidez ez dut ulertzen euro 1eko plana: zenbaki bat izate hutsagatik euro bat ordaindu? Edo nahi beste SMS bidal ditzazket? Operadore guztietara?

@rawr € 1-eko tarifa datu edota dei "paketerik" gabeko tarifa da. Linearen mantenua hilean € 1 da, eta egiten duzun erabilera datu eta deien oinarrizko tarifen arabera fakturatuko zaizkizu.
Oinarrizko tarifak hauek dira:
- Deiaren ezartea – 0,1815 €
- Deiaren lehen 5 minutuak – 0€
- 6. minututik aurrera – 0,0363 € /minutuko.
- SMSak – 0,0968 €
- Nazioarteko SMSak – 0,3025 €
- Datuak – 0.036 €/ Mb.

Tarifa hau oso erabilera txikia egiten dutenentzat pentsatua dago (eskumuturreko erlojuak,...)

@rawr Egia da agian web orrian argiago azaldu beharko genukeela...
Milesker dena dela!!

@izarkom Suposatzen dut Izarkomeko kideek burua baino bihotza erabiltzen dutela erabakiak hartzeko, eta agian datu batzuei ez diete hainbeste garrantzirik ematen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea