Hasi dugu 2023ko Ohiko Batzar Orokorra. Aitor eta Iker hasi dira aurkezpena egiten.

Jarraitu

Itziarrek eta Ikerrek 2022ko jarduera ekonomikoaren bilakaera aurkeztu dute.

Eider 2022ko memoriaren azalpena egiten ari da. Bazkideen eta zerbitzuen hilez hileko garapenarekin hasi da. "Izarkomen bazkidetzek gorakada esanguratsua egiten dute festen inguruko datetan" Ahoz ahokoak duen indarra!

Amaiak hartu du hitza, datorren urterako asmoei buruz: "Bazkideentzako gunea sortzen ari gara, norberak bere kontratuak kudeatu ahal izateko"

Iritsi zaigu bozkatzeko unea. Aitorrek, Errektoretza Kontseiluko kide eta idazkariak, bere lekua utziko dio Jabi Asurmendiri Errektoretza Kontseiluko kide berria izateko.
Gogoratu online zaudetenak 14:00ak arte duzuela botoa emateko aukera.

Amaitu ditugu lanak.
Mila esker bertan edo online parte hartu duzuen guzieri. Datorren urterarte!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea