Gaur, otsailak 21, ama hizkuntzaren nazioarteko eguna da.
Guretzako euskararen eguna, euskara baitu ama hizkuntza Izarkomek.
Baina Izarkomkide ugarik beste hizkuntzaren bat dugu ama hizkuntza, eta gaur guzti-guztiak ospatzeko eguna da, norbaiten ama hizkuntza diren heinean.
Hala ere, guk, batez ere, hizkuntza zapalduak, gutxituak, bazterketa, jazarpena edo debekua pairatzen dutenak gogoratuko ditugu gaur.