💭 Hona hemen eztabaidarako galdera bat: oinarrizkoenarekin bizi ahal izateko behar duzuna ziurtatuta izango bazenu (argindarra, alokairua, janaria... luxu, kapritxo edo bidaia garestirik gabe) lanera joaten jarraituko zenuke?

Nahi baduzu, utzi zure iritzia iruzkinetan.

Jarraitu

@birasuegi @desertorea

@Talaioskoop -kide bati ikasi genionez, lana, gizakion beharrak asetzeko ondasunak eta zerbitzuak sortzea helburu duten ahalegin fisiko edota mentala eskatzen duten zereginen gauzatzea da.

Beraz bai, lanean jarraituko genuke.

@izarkom @birasuegi ez dut @Talaioskoop|eko liburuxka irakurri, baina Kropotkinek ere termino horietan definitu zuen lana, eta gehitu zion borondatezkoa izan behar zuela eta, ondorioz, soldatatik aske egon behar zela (soldatapeko lanari erreferentzia eginez).

Nik lana vs. beharra bereizten ditut, eta niretzat ez dira gauza bera. Ezinezkoa iruditzen zait egiten dudan guztia lana bezala katalogatzea, eta uste dut bereizketa hori aberasgarria dela.

Hau esanda, liburuxka irakurriko dut, bai.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea