@Jokin_PA Gure erabiltzaile batzuk ere halakoak ikusi dituzte heuren mugikorretan eta guri ere zerbait hautsi zaigu bihotzean, KRA.
Ez dago gure esku. Telefonoek bi tokitatik hartu dezakete sarearen izena:
SIM txarteletik hartzen badu, Izarkom azaltzen da sarearen izentzat, baina saretik hartzen badu, sarearen jabeek jartzen diotena azaltzen da.
Mugikor batzuek defektuz saretik hartzen dute eta ezin da deus egin.
Hala ere, balio badu, #gurekoloreak atzo Irun eta Hendaia artean izan ziren.
@izarkom nik zorionez beti ikusi izan dut Izarkom. Horren guztiaren berri ez nuen, eta nik baliatu dut publizitatea egiteko «Izarkomekin ez litzaiziuuke gertatuko» 🫣😂
@Jokin_PA neurri batean egia da, eta ez bada, izan dadin borrokatuko dugu.
@Jokin_PA Guk kexua adierazi genuen aurreko astean eta konponduko zutela esan ziguten, baina ezin izan dugu egiaztatu hala egin ote duten, dakiguna da asteazkenaz geroztik Izarkomkideek ez dutela kexurik adierazi, baina ez dakigu gure esplikazioa jaso dutelako edo erabat konpondu delako izan ote den.