Gaur, etxez aldatuko garela aprobetxatuz,duela bi urte (2024ko #DA|n), hartu nuen erabakia bete dut: @izarkom ipini dut etxeko interneta. Sakelekoak, datorren astean.
Urte askotraako harremana edukitzea espero dut, 9 urtez egon bainaiz #Pepephone|kin. Deitu dudan bakarretan (3 aldiz uste dut), tratu itzela eta euskalduna jaso dut, eta oso pozik egon naiz urte hauetan, baina nahiago dut enpresa eredu kooperatiboa.
Ea urteak pasa ahala, berdina esan dezakedan...🤞🏾
@garkopeke @izarkom Bide batez, zer moduz internetaren migrazioa? Zer egin duzu, Pepephoneri zeuk eskatu baja? Izarkom jarri aurretik ala ostean? Zuntzezko routerra jarri dizute ala nola doa kontua? 🤔
@garkopeke @izarkom Nik Euskaltelekin daramat herrigintza-azpiegitura publiko gisa sortu zenetik. Eta tira, alde teknikotik ez daukat kexarik zerbitzuarekin, baina herrigintzako azpiegitura une honetan @izarkom da... 🤷🏻♂️
@joxe @garkopeke
Ea ba, biei erantzuten saiatuko gara...
Lehena:
Aupa Garko, ongi etorri Izarkomera!! Ez zaizu damutuko.
Joxe, zeren zain zaude?!
Biek bidali dituzuen email kilometrikoei email bidez erantzungo dizuegu (bakoitzari bera, noski!), erantzun kilometriko eta xehetun bidez, baina apuntetxo azkar bat utziko dugu hemen:
Migrazioaz gu arduratzen gara, interneta geurera ekartzeko asmoa baduzu, galdetu guri eman beharreko pausoez eta tempoez... horraino irakurri dezakegu.
@izarkom @garkopeke Erantzun kilometrikoaren zain, beraz! 😅