Kaixo guztioi, euskara praktikatzeko hemen nago. Murtziakoa naiz.

@moiaio
Bada, bakoitzak nahi duenari buruz, beste sare sozialetan bezala 😜.
Nagusiki euskaraz funtzionatzen duen instantzia honetara urratsa eman baduzu, pentsatzen dut gure hizkuntzarekiko jakinmina behintzat izango duzula. Agian dagoeneko ezagutuko duzu, baina hemen esandakoak hobeto ulertzeko oso baliagarria gerta dakizuke ondorengo itzultzaile hau: 👍
itzultzailea.eus/eu/itzultzail

@Zaru_ttikiya Ez nuen ezagutzen, oso ona da! Mila esker :)
Jakin-mina ez ezik, asko gustatzen zait zuen hizkuntza, eta hobeto ezagutu nahi dut. Bere historia, gramatika eta etimologia ere oso interesgarriak iruditzen zaizkit.

@moiaio
Ba sentitzen dut, baina horretan ezingo dizut askorik lagundu. Nire ikasketek eta lanbideak ez dute ezer ikustekorik ez hizkuntzarekin, ez literaturarekin, ez hizkuntzaren historiarekin... 😕
Hala ere, animo!!👏

Jarraitu

@Zaru_ttikiya Ez kezkatu, Non irakur dezakedan badakit :) Zure ikasketak zeintzuk dira?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea