Gaur hosto-putzgailudun psikokillerra lanean zebilen 6:54etan leiho azpian.

Bihotzik bagenekien ezetz, baina ez al daukate lan hitzarmenik?

@txerren seguraski izango dute, ta hasiera ordua 06:00 dela jarriko du.
Ni kale garbitzaile ibilitakoan 8ak arte ezin genuen sopladora erabili.
Bukatu 13:00tan bukatuko du noski...

@txerren ez da eskertzeko ezer.
Askotan eta askori irakurri diot sopladorekiko kexa, batzuetan ordutegiekin lotuta, besteetan ez.
Kale garbitzaileak pertsonak dira, ez dute aukeratzen zein lan noiz egin, eta askotan kolore fosforitoz jantzita joan arren ez ditugu ikusten, ez ditugu begiratzen.
Zenbat zerrikeri edukiontzi inguruan ta ze soinu desatsegina bai ikusten/entzuten ditugu.

Jarraitu

eta bukatzeko:
Kale garbiketa zerbitzua externalizatua egon arren udal zerbitzua da. Beti jakinarazi dezakezu edo/eta kexa jarri udalean ordu desegokitan ari direla makina puta hoiek erabiltzen. Igual orduan hasiko dira beste langileen lo orduak errespetatzen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea