Egunon lagunok. Euskal Herri osoko euskaldunei ez eze, mundu osoari zuzentzen zaion sare honetan, zeinetan dena adostu dezakegun erabiltzaileon artean, euskara batuan arituko gara? norberaren sukalkian? Bakoitzak egin dezala gura duena? Ni batuaz aritzearen aldekoa naiz, euskalki guztietako elementuez aberastutako batuaz aritzearen aldekoa.

@gotzoba

Ni euskara batuaz idazten entseatzen naiz beti. Inoiz egin ez badut olde gabe izan da.
Hau erranik, ez dut uste inor nahi ez duen gisan idaztera behartzea on edo ahal denik.

Instantzia honek ibilbide laburra badu ere, erdara eta inglesa dagoeneko ikusi dizkiogu. Inork ez du deus erran eta ez dut uste bizkaiera sorddes den.

@inarrosketa nire uste harroan eztabaidatu beharreko afera bati buruzko iritzia baino ez dut eman Orti, ez dut deus esan inor ezertara behartzeari buruz. Interneta da egun euskaldunok ere sozializatzeko darabilgun bitarteko garrantzitsuenetakoa. Idatziz ari gara sozializatzen sarean, Atharratzetik Oioneraino, ama hizkuntza euskara dugunok zein gerora ikasi dutenak. Derrigorra hiltzea baino ez da

Jarraitu

@gotzoba @inarrosketa Uste dut despistatu xamar zabiltzatela (edo bestela neu nabil). Mastodonen, twitterren bezala, ez dago euskaraz aritzeko konpromezurik, gutxiago euskara mota konkretu batean.

@txikillana @gotzoba
Horixe erran nahi izan dut baina entenditu ez bada hobena enea da.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea