@joxe Ya. Izan daiteke niri gauza bera pasatzea; kontua da ez dudala twitterren jarraipenik egiten (zer publikatzen den eta zer ez), ez zaidalako interesatzen. Nire asmoa jarduna hona ekartzea da, eta twitterrekoak orroen "fotokopiak" bakarrik izatea, "orijinala" nahi duena hona erakartzeko.
@txikillana @joxe nik hau darabilt:
https://crossposter.masto.donte.com.br
Twitterren eta mastodonen sartzeko baimena eman behar zaio eta ondoren nahi dituzun jokabideaka konfiguratu.
Nahiko erraza da.
@Exprai
Jum, eta egonkorra da? Atzo sartu-irten azkar bat egin eta ez dakit zer abisu ikusi nuen, zerbitzua eten zitekeela edo zeozer...
Bueno, horrekin ere saltseatu beharko, mila esker!
@joxe
Niri, hemendik twitterrera, ez dit arazorik eman. Kontrakoan ez dut frogatu.
@txikillana
@Exprai @txikillana Estoooo.... eta crossposter hori software librea bada... ez al dago modurik horren instantzia bat ere sartzeko mastodon.eus barruan? Jendea erakartzeko modu bat ere izan leike... #diot @admin
@joxe @txikillana @admin Ufa… Prozedura tekniko-administratibo horiek oso urrunetik pasatzen zaizkit. Ea @admin jaun/andreak ezer egin dezaken horren bueltan. Nik ez dakit deus ere.
@txikillana
Ikusi dudanez, orro -> txio konbertsioa batzuetan egiten du eta beste batzuetan ez, eta ez dakit zeren arabera. Susmoa dut Twitterren segurtasun neurriren bat dagoela tartean, spameoak sahiesteko-edo...
Gainera, jarri dudanean araua mezu guztiak batetik bester apasatzeko, kasu egin dit. Baina saiatu naizenean traola jakin batekoak soilik pasatzen, putukasurik ez XD