@boligorria lerratze maskulinista zer da, errugabetasun-presuntzioa alde batera uztea?

Gaia ezin da hain parametro sinpleetara ekarri @zital . Badakit zer esan nahi duzun (nik ere ezagutzen ditut salaketa faltsuak sartzeko aprobetxatu izan duten emakumeak) baina @boligorria@mastodon.eus dioenarekin ados nago. Tamalez, bide egokiak ez dira mutur zuri edo beltzetan aurkitzen, erdiko gune grisetan baino; eta itsaso horretan mugitzeko trebakuntza espezifikoa behar da.

@txikillana @boligorria ados, baina indarkeria dena matxista dela esatea ere gauzak sinplifikatzea dela uste dut, denetarikoa dago, bai alde batekoa zein bestekoa, eta % handi batean emakumea izaten da biktima, baina beste aldeko biktimei bizkarra ematea ez dut uste justua denik.

Jarraitu

@zital @boligorria@mastodon.eus Uste dut kontrako arazoari ez diola inork bizkarra ematen; bai ordea, bere proportzioaren neurrian aipatzen.

@txikillana @boligorria beno, adibide bat jarriz, Juana Rivas-en tratu txar istorioa denok dakigu, asteetan zehar telebistatik bolo-bolo ibili zelako, gero perito italiar batek burutik ondo ez dagoela esan zuenaren oiartzunik ez da izan; "silenciados" dokumentala boikoteatu eta mehatxatu eta abar

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea