Etxean egiteko eskolako lanei (gaztelaniaz "deberes", frantsesez "devoirs") nola esaten zaie euskaraz? Etxerako lanak ala etxeko lanak?
Hiztegi guztiak bat datoz! Ez dira etxerako lanak, ETXEKO LANAK baizik. Hauek, bidali edo eman baino, AGINDU egiten dira.
Informazio gehiago:
http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/595
http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/625
https://www.berria.eus/estiloliburua/galdera-erantzunak/365
@txopi eta "trabajos domésticos" ere, etxeko lanak al dira? Ez dago bien arteko desberdintasunik? Mila esker elkarbanatzeagatik, beti izan dut zalantza! ;)
@izaro Bai, biei berdin deitzen zaie euskaraz.
Baina ez da ezer gertatzen! Gaztelaniaz hitz bera erabiltzen da ametsa eta logura adierazteko ("sueño"), eta ingelesez aske eta doako adierazteko ("free"). Argi dago gizakiak genio hutsak garela testuinguru eta abarrak erabiltzen desanbiaguatzeko :-)