@txusinho nik esango neuke ez dala sasi zientzien artian sartzeko kontua. Aldiz garrantzitsua eta landu gabia dala deritzot, eta, agian, batzuri pauta batzuk emanda lagungarri gerta dakiekela. Adibidez, estresa-emozien kudeaketa txarra- antsietatia gurpil zoro ezezaguna dira, eta gizartian uste baino gehiago errotutako ezkutuko gaitz nagusiak direla. Gai zaila. Eraginkorra izateko, baina landu ezian, txarrago. Asertibitatea, enpatia, gatazken konponketa, eta abar ere landu daitezke...
@txusinho @bekereke Ez dut I.E. kontzeptu hori ondo ezagutzen, eta beraz ez dut iritzirik emango. Baina bai ohartu, gaur egunean osasungintzan, ebidentzian oinarritutako teknikak (EOT) EZ direla nagusi. Ebidentziazalea naiz; baina gaur egun kontsultan E.O.T. bakarrik erabili behar izango banitu, arma terapeutiko gabe geratuko nintzateke; eta beste osagileak, berdintsu. Oraindik ez gara "sasizientzia" sutara bota ahal izateko garai kritikora ailegatu (postureoaz harantzago, esan nahi dut).
@txusinho @txikillana pauta batzuk ematea eta termino batzuk azaltzeari ez deritzot zientzia. Gai batzuei buruz hitz egitea larria egiten zaigu sarritan, eta ez eginda, aldiz, benetan gabiltzana da horiek estigmatizatzen. Ez ikusiarenak egiteak ez ditu arazo asko desagerrarazten. Metodoa ona edo txarra hezitzaileak bihurtuko du, denean bezala. 1/2
@txusinho @txikillana Sentimentuetan hezteko zein ikasle gatazkatsuen arazoak ulertuz ekiteko esaten digute maizegi irakasleoi. Gai horretan berde gaudela iruditzen zait, hezitzaileok beste sistema hotzago batetatik edan dugulako gabeziak ditugunean. Niri ez zait arin hartzeko gaia iruditzen, besterik barik 😉 baina ez naiz aditua, ezta askoz gutxiago ere.
@bekereke @txikillana nire lehenengo komentarioa etorri da kontextu barik.
Inteligentzia emozionalaz gain, mindfulness eta halakoen hitzaldiak hasi dira zabaltzen ikastoletan.
"txarrik egin ezin duenez" argudioarekin zabaltzen ari diren zenbait gauzen aurrean, nire lehenengo jarrera ez onartzea da.
@txusinho @txikillana WiFi seinaleak kalte egiten al digu? Umeak dauden lekuetatik urruti mantendu behar al dira? Ebidentziak eta ikerketak antzuak dira gaur-gaurkoz #gaiadesbideratzen kar-kar-kar @izaro
@bekereke @txusinho @txikillana
Gaiatik ateraz ere agian "Google"-en erabilpena eskola guztietan jarri beharko genuke mahai gainean. Askoz ere arriskutsuagoa dela uste dut, eta dagoeneko muineraino sarturik dago!! #Autopublizitatea: https://izaroblog.com/2017/10/18/googlen-hezkuntzan/
@izaro @txusinho @txikillana Eta Microsofti datorren urterako Office365 suitea sudurretik sartzeko eman dioten barra librea? Irakasle kontuak badaude dagoeneko, ikasleenak bertan zentralizatzen dituztenean, pribatutasunean irabaziko dugu agian (Elkarlanen zerbitzarian baitago ezarrita) baina ikasleen eta irakasle erabiltzaile-ertainen artean sortuko duen dependentzia? Lan merkatura irtetzen direnean menpekotasuna betikotzen... Betidanik haiei ihesi nahian eta merke saldu gaituzte berriz ere!
@txusinho @bekereke Psikologia arloan, adibidez, oso nabarmena da EOT-aren gabezia. http://www.copclm.com/noticias/noticias-copclm/item/2493-psicologia-basada-en-la-evidencia-%C2%BFunico-camino-hacia-la-validacion-de-las-terapias-psicologicas
@txikillana @bekereke
ni ere ebidentziazalea naiz, guztiz, eta horregatik eskolan ez zait gustatzen EOTak ez direnak zabaltzea.
Osasungintzari buruz iritzirik ezin dut eman, ez baitnaiz medikua