"Inteligentzia emozionala" ri buruz hitzaldi bat ikastolan.

Sasi zientzien aurrean, zer egin? Ixildu, edo denbora galdu gauza hauen aurka?

@txusinho nik esango neuke ez dala sasi zientzien artian sartzeko kontua. Aldiz garrantzitsua eta landu gabia dala deritzot, eta, agian, batzuri pauta batzuk emanda lagungarri gerta dakiekela. Adibidez, estresa-emozien kudeaketa txarra- antsietatia gurpil zoro ezezaguna dira, eta gizartian uste baino gehiago errotutako ezkutuko gaitz nagusiak direla. Gai zaila. Eraginkorra izateko, baina landu ezian, txarrago. Asertibitatea, enpatia, gatazken konponketa, eta abar ere landu daitezke...

@bekereke nire ustez, eskolaren lana, dozente ez denaren aparte, ondo frogatuta dauden gauzak zabaltzea, sustatzea da (kirola, musika).

"Agian batzuei on egin diela"koaren barruan sartuta, sasi teknika eta halakoak zabaltzen ari dira eskola munduan (benetan daflipat honekin).

Kirola, musika, eskulanak... gauza guzti horiek lantzea eta sustatzea primeran dirudit, baina "inteligentzia emozionala" korrontea, idea horrek ez dauka inolako fundamenturik.

@txusinho @bekereke Ez dut I.E. kontzeptu hori ondo ezagutzen, eta beraz ez dut iritzirik emango. Baina bai ohartu, gaur egunean osasungintzan, ebidentzian oinarritutako teknikak (EOT) EZ direla nagusi. Ebidentziazalea naiz; baina gaur egun kontsultan E.O.T. bakarrik erabili behar izango banitu, arma terapeutiko gabe geratuko nintzateke; eta beste osagileak, berdintsu. Oraindik ez gara "sasizientzia" sutara bota ahal izateko garai kritikora ailegatu (postureoaz harantzago, esan nahi dut).

@txikillana @bekereke
ni ere ebidentziazalea naiz, guztiz, eta horregatik eskolan ez zait gustatzen EOTak ez direnak zabaltzea.

Osasungintzari buruz iritzirik ezin dut eman, ez baitnaiz medikua

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea