Amesetako leku batzuetara askotan bueltatzen naiz. Bada basarri-taberna zahar bat, beti gustau izan jatana, batzuetan antxiñako kortan otorduak emoten zittuezena. Familiakuak zahartu ziran, eta aspaldixan ez zeben emoten. Oiñ txino batzuk hartu dabe, eta contactless txartelakin sartzen da. Gaur berandu etorri dira, eta eguneko menukuoi galdetu deskue ia ardura deskuan danak batera mahai korriduan jartzia. Konforme egon gara, danak LGTBI+ kolektibokuak garalako. Kriston ambientia! #ametsak