Ez naiz ohitzen autobus geltokietan iladak egitearen kontu honetara. Niretzako lerroak ez dira norbere kabuz egiten den zerbait, iladan jartzea agindu behar du norbaitek. Txikitan irakasleak, nagusitan poliziak. Nork agintzen du, autobus paradan, lerroan jartzea jendea? #autobusleaks
@okerreko zure aurretik iritsi direnekiko errespetua?
@izaro @komikira @okerreko Nik ilada horiek apurtzeko zalea naiz. Lekeition, ohiturak dio paradan iladan eserita dagoen jendea orden horretan sartuko dela. Bada, ni erdian esertzen naiz. Edo denak jeikitzen direnean (ilada tente posiziora trasladatuz), ni eserita geratzen naiz denak sartu arte. Edo, atea zabaldu bada eta segundu batzutan iladakoak ez dira mugitzen, neu aurreratzen naiz eta barrura. Autobuseko iladak apurtzen disfrutatzen dut, egia esan. #autobusleaks
@txikillana @komikira @okerreko
Mmmh.... interesgarria diozuna, nik normalean tente-ilada bakarrik ezagutzen dut, ez da eseri-tente konfigurazioa gehiegi ematen... baina adi egongo naiz!
Nik egia esan nahiago izaten dut tente joan hiri barneko autobusetan.
Gogoratuz, #ElSalvador-ren izan nintzenean, han korrika bizian joan behar zinen autobusaren bila! Ez zegoen inongo iladarik egiteko aukerarik! XD
#autobusleaks