OSTIA
@Euskalencodings -en Harry Potter-en pelikulie baja dot, ETB1-en emonikue, baie eztator bat @txikillana -k iñiko azpitituluen sinkronizaziñuegaz, eztakitxena da, ETB1-eko pelikulie hartun bazan oinarri moduen, edo erderakoren bat hartun bazan

@zital @Euskalencodings Bueno, azpitituluak.com-en azpititulu barrixak egittian, bertsiño jakin baterako egitten dira (bertan artikuluan amaieran agertzen da ze bertsiño). Hortik aurrera... ez dakitt.

@txikillana @Euskalencodings emoten dau ingelesezko bertsiñuek dakozela oinarri, orduen euskerazko audidxue ezta etorko bat azpitituluekaz, kaka zaharra!

@zital @Euskalencodings Baiña zetako biozuz euskerazko audixua eta euskerazko azpitituluak batera??

@txikillana @Euskalencodings eta euskerazko azpitituluek zetako bidiez euskerazko audidxorik ezpadauen?

Jarraitu

@zital @Euskalencodings Ez zaittut ulertzen. KLARO! BERMIOTARREZ ZABIZ ETA! Igual batuaz einbiakou?? :-P

@txikillana @Euskalencodings zertarako behar dira euskarazko azpitituluak euskarazko audiorik ez badago?

@txikillana @Euskalencodings ostia txo:

'Ezin dot, Tom.
Hogwartseko eginbeharrak dodaz.'

HAHAHAHHAHA

@zital @txikillana
@axelkok aurreko egunean galdetu zigun, eta euskarazko ahotsei euskarazko azpitituluak txertatzeko proiekturik dugun. Euskaldun berrientzat, interesgarria izan daiteke euskarazko ahots eta azpitituluak izatea. Tamalez, lan handia da eta momentuz ez gabiltza horretan. Izan ere, sinkronizazio bikoitza egin beharko litzateke.

mastodon.eus/@Euskalencodings/

@zital @txikillana
Azpitituluak eta euskarazko ahotsarekin muntaia egiteko asmoari erantzunez: "Asmoa bai, baina momentuz hori baino ez, lan neketsua baita. Une honetan bi proiekturekin gabiltza nagusiki filmeei dagokienez: jatorrizko bertsiodun filmeei euskarazko azpitituluak txertatzea, eta euskarazko filmeak HDra pasatzea."

@zital @txikillana
"diozuna planteatu izan da, baina lehenik beharrezkoa da HDra pasatzea. Berez lan bikoitza da. Lehenik, HD bideo bati euskarazko bikoizketa txertatu eta sinkronizatu behar zaio. Ondoren, azpitituluak sinkronizatu behar zaizkio.
Tamalez, une honetan ez dugu lagunik horretarako astirik duenik.

Agian etorkizunean..."

@Euskalencodings @txikillana ez dut ulertzen HD-aren afera, azpitituluak ez al dira SRT formatuan ba?

@zital @txikillana

Azpitituluen formatua .srt edo .sub izan daiteke besteak beste, bai.

HDarena tarteko pausu bat da, film asko eta asko kalitate eskasean baitaude. VHStik grabatutako filmari azpititulua ere jar dakioke, baina behin lan hori egiten jarrita, lehenengo HDra pasatzea hobe.

Hau da: lehentasuna emango diogu HDak muntatzeari, euskarazko ahots eta azpitituluak dituzten muntaien aurretik. (Lan bikoitza baita).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea