Gaztelaniaz dagoen artikulua hau partekatzea interesgarria iruditzen zait. Bertan azaltzen du nola sare sozial handiek darabilten algoritmoen ondorioz mikro-kosmos edo burbuila ideologikoak sortzen direla. Pentsa nahi dut Mastodon honetan ez zaigula antzekoa gertatuko, ez sareak algortimorik darabilerako, baizik eta guk konzienteki egindako hautapen baten ondorioz; gu bezela pentsatzen dutenekin soilik elkartzeko dugun joeraren ondorioz
http://desdeelpaisdealicia.blogspot.com/2018/07/las-redes-como-microcosmos-las-burbujas_24.html
Hau izan zen nire lehenengo toote, eta bertan aurreikusi nuena neure kasuan bete da: mastodon.eus en miksrokosmos baten sartuta nago, burbuila ideologiko baten antzekoa, berdin pentsatu eta munduaz ikuspuntu berdina dugunon elkarrekintza ez-aberazgarria. Miopía garatzeko arriskua, platonen kubazuloaren antzekoa
@jogerka
Burbuila hori handitzeko aukera badaukazu, mastodono instantzia piloa daude, eta.eus edo zu bezala pentsatzen ez dutenak aurkitu eta jarraitzea baduzula uste dut. Hala ere azkenean normalena zu bezala pentsatzen duten pertsonekin egotea da, nahiz eta noizbehinka beste batzuekin ere topatu.
Zuk bezala pentsatzen duten pertsonekin ere aberasgarria da oso elkarbanatzea, eta nik behintzat asko ikasten dut!
@izaro Eske hori twitterren ere gertatzen da; ziur nago @jogerka ek ere twitterren harreman gehiago duela bere moduko pentsakeradunekin, kontrakoekin baino. Bestalde, mastodonen instantzia fatxa euskaldun bat balego -twitterren garai baten egon ziren bezala-, zalantzarik gabe haien jarraitzaile egingo nintzateke. ;-)
@izaro Nik momentuz ez dut inor kentzen: euskaraz ari bada, follow. Baina egunen baten etorriko da eguna... eta RTzale guztiak, kunetara! 😜
@txikillana @izaro Mastodonek ez du timelinea bat ere manipulatzen. Mastodonen antzekoekin erlazionatzeko joera hori, mundu fisikoko joera bera da, ez gehiago ez gutxiago.
Twitterrek edukiak ebakitzen/sesgatzen ditu etengabe eta jendea konturatu gabe eta kontrolatu gabe. Baita Facebookek ere. Eta gero eta gehiago...
@txikillana Touché! Nik "RT" ikusten dudanean segituan kentzen ditut!