@zbarnetegia Ez zen hainbesterako izango: izan ete, populatxoak eliteen mimetismoz jokatzen baitu (haiek imitatu nahi izaten du). Eta euskara baztertu bazen... asko egiten ez zuten seinale. Edonola ere, XVIII mendean ez dakit, baina gaur egunean horixe da euskara indartzeko gakoetako bat: eliteek (artistek, kirolariek, politikoek, aberatsek...) erabiltzea, ez intimitatean baizik eta agerian.