Mastodontarrok: hondoa jo dut. Jehovaren Testikulu batek txirrina jo dit eta etxera sartzen utzi diot (zergatik ez? Pentsatu dut). Baaa... Ordu erdi eskas solasean ibili ondoren (hark Biblia gora eta behera, nik erlijio politeistak vs abrahaikoak, Tao, Schopenhauer, panteismoa, homosexualtsuna...) ihesi atera da! IHESI! Kafea eskainita ere ez du geratu nahi izan! Eta ni gogoz geratu naiz! Laguntza mesedez! Zerbait behar dut: droga, bataioa, ilea moztea... Ez dakit... Aholkua, otoi!

Jarraitu

@bixardune The killer. Afizio hori duten beste lagun batzuk ezagutzen ditut. Gaizto halakoak! 😂 Gaixoak ez dituzte horretarako prestatzen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea