Hemendik seguru Euskal Wikipedia kudeatzen dabilen norbait egongo dala.

Astean zehar medikuntza edukiak eguneratzen zebilen nere alabari mezu hau agertu zitzaion: Bandalismo egiteagatik blokeatuta

Moskeo ederra harrapatu zuen. Orduak sartu euskaraz dauden edukiak berritzen eta bandalismoa egiten ari dela esan. Lan horretan jarraitzeko gogoa joan zaio, eta oso euskaltzalea dela argi izan dezakezue

Gauza hauek kontuz kudeatu beharko lirateke jendea edukiak euskaratzera animatu nahi bada

@parreitu Ni ez naiz kudeatzaile edo administratzailea, baina irudiagatik ematen du IP-a blokeatu dutela bandalismoagatik. Eskola edo enpresa bereko besteren bat izango zen agian bandaloa, IP beretik... Bestalde, ematen du anonimoki egin duela, agian logeatuta ekiditen da? Onena blokeatu duen administratzaileari galdetzea, @TheKlanEH Twitter-en badago.

Jarraitu

@ileturia @parreitu Don't panic, wikipedian hasiera traumatikoa izan daiteke norbere nahiek/ezezagupenek/politikek eta ZIENTOKA erabiltzaileen jarduna kontrolatzen duten editoreek talka egiten dutenean (nire hasierak horrelakoak izan ziren, eta iraindua sentitu nintzen). Leturiak dioen bezala, zure alaba IP batetik anonimoki ari dela dirudi. Agian IP beretik jarduera desegokia egin du norbaitek, eta hortik blokeoa. Idatzi Theklani eta kasua planteatu.

@txikillana @ileturia @parreitu Kaixo, IP anonimo hori blokeatua izan zen honako aldaketa egin zuelako: eu.wikipedia.org/w/index.php?t

Hori da IP anonimoetatik aldaketak egitearen arazoa, IP asko partekatuak direla, eta eskola edo unibertsitate batetik ari bada, seguru asko ehunka pertsonak darabilte IP hori.

Konponbidea da anonimoa ez den erabiltzaile bat sortzea, hori hemen egin daiteke: eu.wikipedia.org/w/index.php?t

@txikillana @ileturia @parreitu Beste bandalismo hauek ere egin izan dira azken egunetan IP horretatik:

eu.wikipedia.org/w/index.php?t

eu.wikipedia.org/w/index.php?t

2017. urtetik 7 aldiz izan da blokeatua IP hori, bandalismoa egiteagatik.

Suposatzen dut ez dela unibertsitate batekoa (orduan gure gizartea benetan ergelduta egongo litzateke) baizik eta eskola batekoa.

@asiersarasua @ileturia @parreitu Imajinatzen nuena. Badakit Theklan oso erreta dagoela horrelako "graziosoekin" eta orain ez duela erdirik ere pasatzen: blokeatu eta kito. Baina tipo zintzoa da, Arreitu, eta zuen alaba ere zintzoki ari bada, hitz egin eta erraz konponduko duzue.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Instantzia euskaldun eta burujabea