Bueno, bueno, bueno... ez dit ba lagun batek Telegram-etik galdetu ea mastodon.eus ezagutzen dudan? Oso ondo omen dagoela. Dirudienez, euskaraz moldatzen direla eta Twitter-en berdin-berdina dela 🤯

Zuek bazenekiten honen berri? 🤣🤣

Jarraitu

@dabidnet "Twitterren berdin-berdina" dela? Ezetz horrek an bi egun iraun.😈

@txikillana instantzia aurkeztu genuenean zer, nola, nortzuk, zertarako... egin genuen azaldu nien. Bera ere taberna hartako mahai hartan zegoen, baina antza denez, Twitter irakurtzen 🤣🤣

Txo @dabidnet zu entera zara GNU/Linux izeneko SE bat dabilela hortik? Windowsen bardin bardine eta habile euskerigaz! 🤣@izaro @txikillana

@izaro @dabidnet Eta "euskeraz moldatzen direla" ere... Jende askok nahaste majoa du horrekin. Aurreko "uholdean" bat baino gehiago kexu zen, mastodon.eusen izena eman eta TLa automatikoki euskaraz agertzea espero zuten kontizu. Nola azaldu, TL hori zuk zeuk eraikitzen duzula, poliki poliki, interesatzen zaizuna bahetuz...

@txikillana @dabidnet :blobgiggle: denok izan gara behin edo behin Hasi berriak... Ezta? Izan dezagun pazientzia apurtxo bat, uholdea surfeatzeko, Oier zu txapelduna zara hortan eta! :blobsalute:
Animo, ea baten bat harrapatzerik dugun :fediverso: #fedibertso-aren sareetan! :bloboro:
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea