>Joxerra Garzia “Gazteara bidaltzen diren mezuetan gazteleraz idazten dute askok: «Jarri abesti hau. Igandean al Ibilaldi a ver si pillamos cacho». Mezu horiek bidaltzen dituzte, eta esatariak enfasia jartzen du gaztelerazko zatian. Hor esaten ari da inportantzia gaztelerak duela. Esan genien zati horiek itzuli beharko liratekeela, eta artifiziala zela zioten. Gida hori egin genuen, eta tiraderan gorde zuten.” https://www.berria.eus/paperekoa/1947/042/001/2020-01-19/eskoletan-adizkiak-irakatsi-beharrean-hobe-genuke-jolas-modura-irakastea.htm #Berria #Gaztea #Euskara @alkarterri -k elkarbanatuta! ;)
@izaro @alkarterri Hau ere ona: «Hizkuntzak ez badio hobeto bizitzeko balio, hiztunak era berean esango dio kaixo eta adio» 😀
Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea