Normalean zaborra, kaka, gordeta egoten da eta ez gara enteretan, eta enteretan direnari, ikusten ez dan artean, askorik be ez dotzie ardure. Baia batzuten, kasualidadeak eta kausalidadeak bat egin eta horrenbeste kaka pilotute dauenean, ganezka iten dau eta aurrean dekon dana eroan egiten dau. Iruntsi, dana. Zentzu literalean eta figurauen.