Kontraesan nabarmenekin aitortzen dut, gustuko dudala ETB2ko El conquis eta normalean ikusi ere egiten dudala.
Iantzi gustura larrutuko nuke ahal izanez gero, baina nire ustez finalean Duranarekin gertatu zena, ez zen lesbofoa izan. Agian matxista, baina ez daukat argi azken hau ere. Esango nuke gehiago izan zela beste erlazio afektibo batzuk ulertzeko ezintasun nabarmena aurkezlearen (eta programaren) partetik. Eta komentario horrek sortu dezakeen morboa, hori ere bai.
Zein da zuon iritzia?
@dabidnet ba nik holako programak egiteko edozer balio dauala adierazten dau. Audientzia egiteko ez dago mugarik! Beste egoera baten ez dot uste galdera horrela izango zanik, ezta galdera egongo zanik ere. Baina orain horretaz gagoz hitz egiten, eta beste leku batzuetan ere! Audientzia eta ez programa ona! Nik egia esan ez dot inoiz ikusi , ordu horretan lotan nago. Baina telelanak aukera hori emon deust eta ez dot uste barriro jausiko nazenik! Lar artifiziala iruditu jat!
@dabidnet @Izaskun @PorrurenGrabatokia Ikusi gabe nuen, gaiak gutxi interesatzen zaidalako, eta gutxiago horrelako programak. Ikusi dut. Eta dena OK iruditu zait. Aurkezleari leporatu dakioken gauza bakarra, xalotasuna agian. Ez da pekatu.