@PorrurenGrabatokia Noski, distantzia hori hartuta askoz be errezagua da animali bat hiltzia. Ni haragijalia naiz; beti oso konsziente naiz zer jaten dihardutenaz; eta uste dot haragixa jaten daben jente guztia animali hori berorren eskuz hiltzeko gai izan beharko litzakela. Ez bada, edo pentsatze hutsakin txarto sentitzen bada, zeozek fallo egitten dau hor. ;-)
@PorrurenGrabatokia Igual txorrada bat irudittuko jatsu, baiña beste gauza bat be egitten dot nik: 😜 animali dan-dana jaten saiatzen naiz. Ez bakarrik filete ederrenak kendu, eta bestia bota. Ez, ez: burua, hankak, hestiak, koipia, hazurrak (saldatarako...). Behin animali hori hil dozun ezkeriok, errespetu bat zor jako: ahal danik eta gehixena aprobetxau behintzat.
@PorrurenGrabatokia Badaka bere alde praktikua be, e? Animalixa oso-osorik jan ezkeriok, urtian zihar hiltzen dozun animali kopurua jaisten da.
@txikillana Egia da ere, bai
@PorrurenGrabatokia Interesatzen bajatsu, "Alasbarricadas" foru espainiarrean sukaldaritza pobreari buruzko hari interesgarri bat dakagu. Gai hau askotan etara dot han. https://www.alasbarricadas.org/forums/viewtopic.php?f=12&t=54336&p=655790
@txikillana Ona! Dena berdiñean egostea, trapuzaharren antzeko. Ni holako kontuen oso aldekoa naiz, kriston zaporia emateio gañea
@txikillana @PorrurenGrabatokia Oso ona oilaskoaren koipearena eta gauzak egosteko ura berrerabiltzearena!
@bixardune @PorrurenGrabatokia Aste honetan bertan egin dut: oilaskoa presio-lapikoan erre, azpian patata-porruak dituela. Eta salda/koipe guzti horrekin, pure bikaina!
@txikillana Ulertzet praktika ta sinbolismoaz aparte ez du praktikoki ezer aldatzen (animalia jan o zaborreta bota bezela)
Baño keinu arduratsua da behintzat