Duela denbora dexente internet-en informazioa foroetan aurkitzen nuen, beranduago blogetan aurkitzen nuen eduki hori, eta azkenaldian sare sozialetara edo ta telegram bezalakoetara jo beharra daukat.

Ez dakit, baina nik gustokoago nuen foroetan eztabaidatzea, lasaiagoa eta eduki landuagoak aurkitzen nituen (salbuespenak ere badaude noski).

Horrela, Question2Answer-ekin | question2answer.org/ | topo egin dut, interesgarria eta polita iruditu zait.

Badirudi euskarazko itzulpena ere baduela.

Jarraitu

@bertol Nik foroan faltan botatzen ditut. Posta-zerrenden sasoian sartu nintzen interneten, eta ondo zegoen; baina foroek eztabaida sakonagoak, eta (batez ere) antolatuak, eta etorkizunerako artxibatuak uzteko aukera ematen dute, behin eta berriro gauza berdinez ez hitz egiteko. Baina sare sozialak hedatu zirenean, pott egin zuten; harrezkero pare bat foro bultzatzen saiatu naiz, baina ez dago modurik. Jendea klik bakarra egitera ohitu da, eta gehienendako bi klik egitea lan gehiegi da.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea