Profesionaltasuna erabakiorra da garraio publikoan. Jendea A) bidaian zehar halamoduz lokartu eta "a ze jipoia eman didatena" aurpegiz esnatzen da edo B) buruko puzgarri horietako bat ekarri, txaketa gainetik jantzi eta "tira ba, ordubete gehiago egin dut lo" aurpegiz iratzartzen da. Be professionals, siesters. #autobusean #autobusleaks

@bekereke ni hirugarren taldekoa naiz, autobusetan lorik hartzen ez duen horietakoa... :-(

Jarraitu

@okerreko @bekereke Ni AB: lo hartzeko erreztasun izugarrixa, baiña ez almohada, ez jaka ez ezer. Interruptoria sakatu eta zzzz.

@txikillana @bekereke morruda. Hori zorte handia da. Sinistuidaizue inbidia sortzen didala...

@okerreko @txikillana parafernalia eta ekipo berezirik gabe egin ere! Hori bai, buruarekin alboko kristala kolpatzean ere esnatzen nintzen noizik behin. Lotsaz, ingurura begiratu gabe, itxi begiak eta lo berriz!🤣

@bekereke @okerreko Burua alboko kristalian laga, eta haren dardarakin garuna astintzia be, eginda dakat nik. Batez be garai baten, Galiziako neskalaguna bisittatzera juaten nintzanian, Eibar-Pontevedra 8 ordutako biajian! :-)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea