iritzia 

Zuen iritzixa jakin nahi dot tabernen asuntuari buruz. Gaur behin da berriz entzun doten esaldi baten harira: “asteburuan zer?Tabernak zabalik dauz behintzat..”
Igual ni naiz bakarra, baina horrek ez nau ez lasaitzen ez motibatzen. Ez daukat tabernetara joateko gogorik.Ta ojo, anbientea gustoko dot, ez nago tabernen kontra eta ulertzen dot taberna bati itxita egoteak suposatzen diona.
Baina benetan beharrezkoa da arratsalde guztia taberna barruan pasatzea gauzak nola dauden jakinda?

iritzia 

Unpopular opinion totala bota dot antza! 😂

Jarraitu

iritzia 

@eider Nere inguruan, aisialdirako aukera bakartzat horixe dakan jente asko ezagutzen dot. "Txikiteua sakratua da!" brometan esaten daben jentia. Baiña benetan da. Halakuak, taberna barik, galduta dabiz. Alkoholismo ezkutu asko dago, baiña ez hori bakarrik: tabernak "kulturan" txertatutako gauza bat dira, eta ez litzakez izan beharko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea