Astebete daramat zazpi limoiren azalak, litro bat vodkan mazeratuta, maitekiro eragiten.

Orain hiru litro sirope prestatu dut edabe magikoarekin nahasteko eta vodkak duen usain erakargarri honekin hotzitu orduko nahastu eta irakiten edango nuke 🍋🍸 #limoncello #napoles

Jarraitu

@desertorea Nolako itxura aizu. Alkimiazalea haiz orduan? 😁 Ni neu intsusa loratzeko zain nagok, 10 litro socata eginez udari ongi etorria emateko. eu.m.wikipedia.org/wiki/Socat%

@txikillana iaz aipatu zenuen, ezta? Errumaniako zera hori, ez nuen ezagutzen. Patxarana egiten duen baten bat falta da edozein bazkaloste alaitzeko 🤣

@desertorea Bai. Testa izan zuan, eta asko gustatu zitzaidaan. Aurten litro gehiago egingo ditiat, eta alkohol gradu handiagoarekin, lagunekin piknik eginez edateko. 😉

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea