Jarraitu

"Mean Streets" (1973) jartzen. Gozamen hutsa! De Niroren introa, "Jumpin' Jack Flash"en musikan...

@zital Bueno, tribuaren arabera: narratzailea batuaz ipini dut; italiarrak ondarrutarrez eta puertorrikoarrak xiberotarrez.

@txikillana
"eman iezazkiozue berokiak" 😊
(Barka nire deformazio profesionala)

@kilkerra @txikillana

Nei ere berdina iruitu zait baño euskal aditzekin galdu naiz ta enekin zer zan zuzena ta zer ez

@porru @kilkerra Plazerraz gain (hori da nire motibazio nagusia) jartzeak nire batua hobetzen laguntzen dit (horrelako akatsei, ergatiboei... gehiago erreparatu behar diedalako) eta hizkuntza orijinala hobeto ikasteko ere ezin hobea da. Orain "Little Italy"ko gazteen kaleko ingelesean murgiltzen... 😁

@txikillana @porru
Ariketa ona da, bai. Ideia polita hizkera ezberdinak euskalkiekin lotzea.

@kilkerra @porru Orain ez nabil egiten, e? @zital i adarra jotzen ari nintzen, merezi du eta. 😛 Inoiz egin dut (Star Warsen adibidez, Yoda naffarrera klasikoz hizketan jarri nuen, Leizarragaren estiloan) baina oro har, egiteko euskara oso neutroa izatea aholkatzen da, jendea pelikularen muinetik ez distraitzeko. Erronka polita da: antzezleek esaten dutenari ahal denarik eta fidelena izatea, baina norbera (azpititulatzailea) nabarmendu barik.

@txikillana Ostras orain zalantza sartu zait: eman iezaizkiozue berokiak, ezta? (barkatu, autozalantza da, ez da zuzenketa berez)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea