Gauza bitxi asko ikasten ari naiz Frantziari buruz Los miserables irakurtzen. Adibidez, Eugène Delacroixen "la Liberté guidant le peuple" margolanean inspiratu zela Victor Hugo Gavroche Thénardier pertsonaia eraikitzeko (Askatasunari jarraitzen dion haurra, ezkerrean kokatzen dena, hain zuzen ere).

Edo Napoleonek gaur egun "Colonne de juillet" dagoen lekuan eraiki nahi zuen "Éléphant de la Bastille" iturria nolakoa zen.

Bitxikeri benetan interesgarriak.

@desertorea gauzatxo interesgarriak benetan. Gutxienez iturri ikaragarri hori ez zuten eraiki, imaginatu zenbat hildako egongo ziren gaur egun autoargazki soil bat egiteagatik 😂

Jarraitu

@joseba @desertorea Eta plazer gaiztoa gozatu nahi baduzue, irakurri 1930ean nobela horri buruz (besteak beste) komunikabideetan muntatu zen pifostioa. Mateo Muxika (orduko Munilla) eta "Im-Pío" Barojaren arteko puñal hegalariak, Victor Hugoren eta "Les Miserables"en kontura epelak eta bi botatzen dira... Irakurtzeko gogoa bikoiztu didatenak!!! 😂 hispaniasacra.revistas.csic.es

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea