Orren aurrean, munduko gisistino zintzook ezin gara isilik geratu: gora kristo torsonudista gure salbatzailea!

Jarraitu

@desertorea Ze arrrrrraaaio da hori????? ๐Ÿ˜‚ Euskal Herri osoko bariante, saihesbide eta kunetetan ibiltzen diren jubilatu petxonudistak ere mugimendu ultra.honen partaideak ote?

ยท ยท Tusky ยท 1 ยท 0 ยท 2

@txikillana antza ultrakatolikoek torsonudismoa egiten jarraitu nahi dute Mundakan, bai ๐Ÿ˜‡

@desertorea Kristoren grazia egiten didan auzia da. Lekeitioko Eroskin ere, torsonudisten aurkako kartelak apropos ipintzen dituzte, alegria guztiarekin ibiltzen diren atzerritarrei zuzenduak. ๐Ÿ˜‚ Eta niri ez zait gaizki iruditzen torsonudismoa, e? Halere, beste รฑabardura bat: emakumeek ere gauza bera egitera, seguru nago horrela dabiltzan askori ez zitzaiokeela ongi irudituko...

@txikillana aurrekoan mezu hau erantzutea ahaztu nuen. Baina aipatzen duzun Eroskiko hori, dendaren barruan izango da, ezta? Mundakan kalean mugatu nahi dute (ia-ia hondartza gisa erabili daitezkeen guneetan).

Emakumeen torsonudismoari buruz aipatzen duzunarekin, ados nago.

@desertorea Bai, Eroskikoa denda barruan. Mundakako asmo horren berri ez nekien. Hor jeltzale disidente bat dago alkate, ezta? Zer da, EAJ bera baino kontserbadoreago, ala?? ๐Ÿ˜‚

@txikillana EAJko disidente independente bat, bai. Ez dakit EAJ oso pozik badago berarekin, baina kasu honetan torsonudismoa debekatzearen alde bozkatu ei du.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea