@desertorea guk duela 20tapiku urte egin genuen, ta osos aberazgarria izan zan zentzu horretan. Askoz ulergarriagoa Kixoteri gertatutakoak eta zer dela eta burutazioak.
Disfrutatu, merezi duela benetan 😀😃😚
@desertorea @bihar Niri Kixotea liburu ona iruditu zitzaidan, liburu modura (argumentua, kontatzeko modua...). Alde historikoa edo filologikoa alde batera lagata. Hori bai, aldean hiztegi bat nuela irakurri behar izan nuen.
@desertorea @bihar Hombre, liburu ona... bere garaiko besteen aldean, esan nahi dut! 😁 Gaur egungo edozein bestseller baino eskasagoa ere bai, hori seguru. Garai horretako testu asko ez ditut irakurri, baina nolabait esateko, hau "modernoagoa" iruditzen zait egituran, prosodian eta hizkeran. Baina irakurtzeko zaila, beti. Aintzinako testuak (XIX mendekoak barne) irakurtzeko astunak egiten bazaizkigu gaurko irakurleoi, atera kontuak XVII mendekoak...
@txikillana @bihar hori da hain zuzen ere arazoa eta tranpa, ez naizela gai testuinguru horretan kokatzeko eta erdipurdikoak barkatzeko, gaurtik begiratzen diodalako. Baina hirugarren aukera bat emango diot 😆
@txikillana @bihar zuri gustatu zitzaizun hori ez zitzaidan niri gustatu: istorioa kontatzeko modua, deskribatzeko modua, pertsonaien arteko elkarrizketak... erdipurdikoak iruditu zitzaizkidan.
Lehenengo aldian hiztegiarekin irakurtzen saiatu nintzen (eta oso astuna egin zitzaidan), bigarren saiakeran Andres Trapielloren gaztelera eguneratuan irakurri nuen (oso oso oso ona eguneraketa hori, baina irakurketa laga nuen).