Bihar On Kixoteren urratsen atzetik abiatuko naiz Toledora (eta inguruetara). Agian bidaiak Cervantesen liburua hobeto baloratzeko eta idazle honi buruzko iritzia aldatzeko ere balio dezake. Bai, agian horretarako ere aprobetxa dezaket 🌬️🪅⚔️

@desertorea guk duela 20tapiku urte egin genuen, ta osos aberazgarria izan zan zentzu horretan. Askoz ulergarriagoa Kixoteri gertatutakoak eta zer dela eta burutazioak.
Disfrutatu, merezi duela benetan 😀😃😚

@bihar nik uste dut tranpak egiten ditudala esaten dudanean Cervantes idazle txarra iruditzen zaidala eta On Kixotek duen gauzarik onena zaldunen nobelen aurkako kontzeptu ironiko hori dela, eta ezer gutxi gehiago. Egia esan, ez nuke obra XXI. mendetik ikusi behar (1605. urtean baino askoz ere literatura unibertsal landuagoarekin) eta zenbait gauza barkatu beharko nituzke 🤣

Eta benetan, ikuskera hori aldatu nahi dut, oso ona izan behar duen zerbait ikusten ez dudalako.

@desertorea @bihar Niri Kixotea liburu ona iruditu zitzaidan, liburu modura (argumentua, kontatzeko modua...). Alde historikoa edo filologikoa alde batera lagata. Hori bai, aldean hiztegi bat nuela irakurri behar izan nuen.

@txikillana @bihar zuri gustatu zitzaizun hori ez zitzaidan niri gustatu: istorioa kontatzeko modua, deskribatzeko modua, pertsonaien arteko elkarrizketak... erdipurdikoak iruditu zitzaizkidan.

Lehenengo aldian hiztegiarekin irakurtzen saiatu nintzen (eta oso astuna egin zitzaidan), bigarren saiakeran Andres Trapielloren gaztelera eguneratuan irakurri nuen (oso oso oso ona eguneraketa hori, baina irakurketa laga nuen).

Jarraitu

@desertorea @bihar Hombre, liburu ona... bere garaiko besteen aldean, esan nahi dut! 😁 Gaur egungo edozein bestseller baino eskasagoa ere bai, hori seguru. Garai horretako testu asko ez ditut irakurri, baina nolabait esateko, hau "modernoagoa" iruditzen zait egituran, prosodian eta hizkeran. Baina irakurtzeko zaila, beti. Aintzinako testuak (XIX mendekoak barne) irakurtzeko astunak egiten bazaizkigu gaurko irakurleoi, atera kontuak XVII mendekoak...

@txikillana @bihar hori da hain zuzen ere arazoa eta tranpa, ez naizela gai testuinguru horretan kokatzeko eta erdipurdikoak barkatzeko, gaurtik begiratzen diodalako. Baina hirugarren aukera bat emango diot 😆

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea