Ezingo du iñork nire insistentzia ukatu. Oraingoan bai, zerbait zoragarria gertatuko dela sumatzen dut ⚔️

Jarraitu

@desertorea Izan onbera Miguel "Maingua"rekin! 😜 Ez iezaiozu eskatu Stephen King bat izatea, eta dena ongi joango da zuen artean. Nik ere edizio hori erosia dut (glosario eta ohar esplikatiboz josita) noizbait berriro irakurtzeko asmoz.

@txikillana aurreko egunotan izan dugun hizketaldiarekin, egunotan ikusitako lekuekin eta atzo gauean ikusitako dokumental batekin, beste gorpuzkera bat hartu diot. Gaur kristoren beroa dago hemen eta aire girotuaren magalean lehen irteera irakurri dut (hor geratu nintzen irakurraldi bietan).

Gaur bai, bihar gehiago irakurtzeko gogoarekin geratu naiz.

@desertorea On egin! Niri ere pixkatxo bat irakurtzeko gogoa sartzen ari zait ba! Jajaja... (agian tarteka kapitulutxoren bat, beste liburuen artean...)

@Izaskun @txikillana @desertorea ni berriz ikastolan irakurriarazi ziguten hartan gozatu zuen gutxietarikoa izango naiz! Bi zatiak jarraian irakurri nituen, eta oso gogoeta ona dut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea