@izaro @desertorea Ados nago: gogorra da "alde hemendik eta eman bakea" esatea, baina... ez al da gogorragoa ume hori jasatea? 😜 Guraso asko nekatuta egoten dira, eta 90ko hamarkadan ezker abertzaleak nola, "sufrimenduaren sozializazioa" bultzatzen dute. Baina ez zaie laga behar: bakoitzak berea jasan dezala! Niri ere ez zaizkit umeak gustatzen, a priori. Nireak jasaten ditut, nireak direlako, baina txikiagoak zirenean gain-gainean izaten ginen, beste inori tabarrarik eman ez ziezaioten.
@txikillana @izaro @desertorea esan beharra dut ama hori ia beti bakarrik dagoela seme-alabekin eta 0,5, 3, 5 eta 6,5 urteko haurrek gainez egiten diotela. Antza denez, krisi bat izan zuen eta "haurrak hezteko modua aldatu" zuen... amore eman zuelakoan nago.
Beste kasu guztietan hori berori gertatzen dela uste dut, gorasoak/ek hobeto egiten ez dutela asmatzen. Ondo legoke honetarako laguntzaren bat egotea, haurrengatik eta ondorio luze eta sakonengatik...
@txopi @txikillana @izaro oso zaila izan behar du haur bat "ondo" heztea eta kriston pazientzia beharko duzuela suposatzen dut. Ingurukook ere saiatzen gara pazientzia hori izaten tarteka, baina eztanda egiten dugun mementuak daude, gaur goizean bezala. Nik ez daukat zuon pazientzia hori, ernegatu egiten naute, ikaragarri nekatzen naute.
Lehengusu txikiekin ordea ondo konpontzen naiz, baina arratsalde bat(zuk) eta urtean baten edo bitan 🤣
@txopi @txikillana @izaro gizarte honetan ematen du ezin dela honelakorik esan, baina ez dut uste haur batekin zoriontsua izango nintzenik.
(Nire hitzak sarritan jan behar izan ditut, uste dut hori dela zaharra egitea 😒).
@txikillana @izaro @desertorea denok antzera pentsatzen dugula dirudi. Gure haurrak aldamenekoei trabarik egin ez diezaieten hezten saihatzen gara (beti lortzea ezinezkoa bada ere). Batzuetan topo egiten duzu haurrei (ia) edozer eta edonola egiten uzten dietenekin eta ni ere ernegatzen naiz!
Egun batzuk igaro berri ditugu horrelako 4 seme-alaba dituen familia batekin eta benetan kokoteraino amaitu dugu, baita gure seme-alabak ere!